Hiruko saskibaloi torneoa zapatuan, Ikastolako frontoian

elgoibarren.net 2012ko mai. 18a, 15:46

 
Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta Kalegoen plazan egin behar zuten Hiruko saskibaloi torneoa Ikastolako frontoian egingo dute azkenean. Bihar (maiatzak 19) izango da, 10:00etatik aurrera.

 


 Elgoibar Ikastolak 50 urte bete dituela ospatzeko antolatu dituen ekintzen barruan, saskibaloiko hiruko txapelketa antolatu du biharko. Elgoibarko eta Mendaroko LMH 3-4-5-6 eta DBH 1 eta 2  ikasturteetako ikasleek hartu dezakete parte saskibaloi txapelketan. Antolatzaileek 200dik gora umek izena eman dutela jakinarazi dute.