Emozioak alde batera lagata, partida serioa jokatu du gaur Alcortak eta hasieratik dena ematera irten dira. Lehen minutuetan lortu duten hiruzpalau goleko aldea kudeatzen jakin du, lehen zatian, eta atsedenaldira hiru goleko errentarekin, 16-13, iritsi da etxeko taldea. Bigarren zatian, Leganes taldearen aurka egin zuten moduan, aldea murrizten hasi dira Gaztela Mantxakoak eta partidua berdintzera iritsi dira, amaierarako minutu gutxi falta zirenean. Alcortako jokalariak ez dira, baina urduri jarri, eta jokaldi erabakigarrietan sartu dituzten golei esker 29-27 irabazi dute partidua.
Poza erabatekoa zen partidaren amaieran, bai kantxan eta baita harmailetan ere. Catedra70 taldekoak, normala denez, lur jota amaitu dute, baina une garratzotan ez zaie zaleen zein Alcortako jokalarien animorik falta izan, duten gizalegearen erakusgarri.
•Goleatzaile eta atezain onenak
Kontsolamendu gisa, atezain onenaren eta
goleatzaile onenaren sariak jaso dituzte Catedra 70 taldeko bi
jokalarik: Carlos Alberto Gutierrezek atezain onenarena, eta Fernando
Donadok goleatzaile onenarena.
Argazkiak: (guztiak Picasan)