Istripua Mendaro eta Altzola artean, kamioi batek atzetik jo du auto bat

elgoibarren.net 2012ko mai. 21a, 15:29

14:00ak inguruan istripu bat egon da Mendaro eta Altzola artean, N-634 errepidean. Lekukoek jakinarazitakoaren arabera, kamioi batek atzetik jo du auto bat eta, kolpe bortitzaren ondorioz, kalte handiak eragin dizkio atzeko partean. Momentuz ez dakigu zauriturik egon den.


 Kamioiak eta autoak izan duten istripua tarteko, itxita egon da Elgoibar eta Mendaro arteko errepidea, eta ilara luzeak sortu dira bi noranzkoetan, baina trafikoa hasi da arintzen dagoeneko. Informazio gehiago daukagunean jakinaraziko dizuegu.