Jasotako babesa eskertuz ospatu du Alcortak mailaz igotzea

elgoibarren.net 2012ko mai. 21a, 15:46


Kirolaren alde pozgarriena bizitzea tokatu zaie oraingoan Alcortako jokalariei eta Sanlo klubeko lagunei. Jarraitzaileei eta herritarrei denboraldi osoan eta, bereziki, Olaizagan jokatu dituzten bi Igoera Faseetan jaso duten babesa eskertu nahi izan zuten ospakizunetan eta halaxe egin zuten jokalari eta abarrek udaletxeko balkoitik berba egin zutenean. Sarera igo ditugun bi bideoetan, Catedra 70 eta Alcorta taldeek jokatu zuten partiduko giroa, bideo batean, eta domeka arratsaldeko ospakizunak eta jokalari eta entrenatzaileen adierazpenak, beste bideoan (goian), ikus ditzakezue. (bideoak eta argazkiak dauzka)

  Alcorta taldeak eta Sanlo klubak izerdi asko bota eta lan asko egin behar izan dute mailaz igotzea lortzeko. Ospatu ere gogotik ospatu zuten eta jaso dituzten animo eta babes guztia eskertu eta itzuli nahi izan zieten, nolabait, jarraitzaile eta herritarrei.
{youtube}gO9xTvBAdsc&feature=relmfu{/youtube}
•Ospakizunetako argazkiak: (guztiak Picasan)