Xiberura irteera (oinezkoentzat eta BTT), Urriak 12-13-14

Morkaiko 2012ko mai. 21a, 20:33

Egunon mendizaleak! Urriko 12-13-14 astebururako plan polit bat proposatzen dizuegu oraingo honetan. Xiberu aldera joango gara eta Maule ondoan dagoen Chateau-Libarrenx jauregian hartuko dugu ostatu.

1706638303742 Xiberura irteera (oinezkoentzat eta BTT), Urriak 12-13-14

 
Argazkian ikus daitekeen bezela leku zoragarri baten dago kokatuta jauregitxo hau eta hemendik denbora gutxira BTT eta mendian oinez ibilitzeko aukera bikainak izango ditugu bertatik abiatuta. Xiberua inguruko Pirinioetan egingo ditugu irteerak baina oraindik ez dauzkagu guztik zehaztuta.
 

  • Irteera, urriak 12, ostiralean izango da, goizean goiz Elgoibarko Plaza Handian (Kalegoen plaza).
  • Prezioa: 75€ bazkideek eta 85€ bazkide ez direnek.
  • Prezioan bi gosari eta zapatuko afaria daude barne.
  • Izen ematea gure egoitzan edo emailez egin dezakezue. Honako kontu zenbaki hauetan sartu behar da dirua: Kutxa 2101 0036 69 0000380550 edo Euskadiko Kutxako 3035 0007 27 0071104751
  Dakizuen moduan, Errosario kaleko egoitzako ordutegia honakoa da: Astelehen eta ostegunak 19:00etatik 20:30era.
Animtu zaitezte!!
 
Morkaiko M.E.