Kilian Jornetek irabazi zuen, bosgarrenez, XI. Zegama Aizkorri Mendi Maratoia, Munduko Kopako lehen proba puntuagarria, bere errekorra gaindituz. Hiru ordu 56 minutu eta 4 segundotan amaitu zuen proba kataluniarrak, baina ez zuen maratoiko denbora errekorra gainditu –2005ean Rob Jebbek hiru ordu, 54 minutu eta 18 segundotan amaitu zuen–.
Mendaroiko I. Mendi Lasterketa irabazi zuen Luis Alberto Hernando (Burgos, 1977) sailkatu zen bigarren postuan (4:00:40). Bosgarren postuan iritsi zen lehen euskaduna, Jokin Lizeaga. Gure ordezkariei dagokienez, Ander Barrenetxea izan zen azkarrena. Sailkapen nagusiko 57. postuan ailegatu zen helmugara Barrenetxea. Iaz egindako denbora (5:12:51) dezente hobetu zuen gainera aurtengoan (4:52:10). Iñigo Larizek 59. postuan amaitu zuen proba eta 141. Postuan Ion Revertek.
•Erori egin zen Maiora
Emakumezkoetan ere pronostikoak bete eta Oiahana Kortazar elgetarra ailegatu zen lehen postuan, 4:52:30 denborarekin. Maite Maiorarentzat aurtengo helburuetako bat zen Zegama Aizkorri mendi maratoia baina oraingoan ez du zortea alde izan. Aitxuritik jaisten ari zela erori eta min hartu zuen sorbaldan, luxazio bat izan zuen, hain justu, eta proba bertan behera laga behar izan zuen.
•Elgoibartar eta mendaroarren sailkapenak (sailkapen orokorra PDF)
- 57. postua, Ander Barrenetxea (4:52:01)
- 59. postua, Iñigo Lariz (4:52:10)
- 141. postua, Jon Revert (5:20:487)
Argazkiak: (egilea: Iosu Juaristi)