Eibarko Ruibal taldeak irabazi du Liga Txapelketa, elgoibartarren eta
Donostiako Alde Zaharra B taldeen aurretik (ikus sailkapena). Alabaina, hiru taldeek lortu
dute mailaz igotzea eta datorren denboraldia Gipuzkoako Bigarren Mailan
jokatuko dute.
Gabi Jatexea taldeak etxean oinarritu eta sendotu du Liga
Txapelketako ibilia. Izan ere, etxean jokatu dituzten partida guztiak
irabazi dituzte. Lehen postuan amaitu duen Ruibal Eibarko taldeak ere
auzokoei eginiko bisitan jaso zuen denboraldi osoko porrot bakarra.
Kanpoan ere fin aritu dira, ordea, Carlos Lahozek entrenatutako gizonak,
hiru partida besterik ez dituzte-eta galdu.
Aurrekoez gain,
defentsako lana izan da Gabi Jaetxea taldearen ikurra, puntu gutxien
jaso dituen taldea izan baita. Partidako 48,95 puntu jaso dituzte batez beste.
Sartu, berriz, 59,7 puntu sartu dituzte, batez beste, partidako. Alegia, ligako laugarren talde saskiratzaileena izan da.