Otegi eta Titin III.ena elkarrekin, Logroñoko espetxean

elgoibarren.net 2012ko mai. 23a, 10:30

 
Sare sozialetan zeresan ugari sortu duen argazkia zabaldu du Arnaldo Otegiren Twitterreko kontuak. Arnaldo Otegi eta Titin III pilotaria elkarrekin ageri dira argazkian; ezker abertzaleko buruzagi ohia bata, eta Logroñoko Alderdi Popularreko zinegotzia bestea.

 


  Augusto Ibañez Titin III.ena pilotariak zuzentzen duen pilota eskolako kideek Logroñoko espetxera egin zuten bisitaldian egin zuten bat pilotari ezagunak eta Arnaldo Otegi elgoibartarrak. Argazkian, beste pertsona batzuekin batera ageri dira, tartean Arkaitz Rodriguez dago, Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Rafa Diez Usabiaga bezala 'Bateragune auzian' zigortu dutena.