Euskal Herriko beste hainbat plazetan moduan, Elgoibarko Kalegoen plazan ere, Goazen Plazara ekimenaren baitan, hainbat ekitaldi egin zituzten joan den zapatuan. Txalapartariek, aurreskulari eta txistulariek, bertsolariek eta kale antzerki bat antzeztu zuten antzezleek hartu zuten parte, besteak beste, Herrira mugimenduak euskal presoen Euskal Herriratzearen alde antolatutako ekimenean. Amaieran argazki bat atera zuten guztiek elkarrekin.
•Atxikimenduak Elgoibarren
Presoen eta iheslarien etxeratzea ahalbidetzeko asmoz sortu zuten Herrira herri mugimendua, eta Elgoibarren dagoeneko jaso du hainbat elkarte, gizarte eragile eta norbanakoren atxikimendua: Uxue Alberdi eta Mikel Olaizola bertsolariak, Mausitxa, AEk, K-104 musika taldea, Haritz Euskal Dantzari Taldea, Taupada antzerki taldea, Gazte Asanblada, ezker abertzalea, EA, Aralar, eta LAB, EHNE eta StEE-EiLAS sindikatuak.
Urtarrilaren 7an Kolosala izango da lelopean Bilbon presoen alde egin zuten manifestazio jendetsuaren ondoren, sortutako mugimendua da; "Herrira gehiengo zabal baten nahia antolatzera dator, nahi hau mobilizazio bihurtzera", dio Herrira mugimendua aurkezteko argitaratu zuten idatziak.
Bilboko manifestazioak presoen gaia eztabaida politikoaren erdigunean jartzeko balio izan zuela nabarmendu dute, eta bide batez, ìgizartearen konpromisoaren erakusleihoî izan zela. Bilboko argazki hark ìbideaî erakusteko balio izan zuela esan dute, eta, orain, preso eta iheslariak herriratzeko eginahalean ahalik eta indar gehien batzea nahi dute, gatazka betiko konpondu eta gatazkaren ondorio guztiei irtenbidea emateko ezinbestekoa ikusten dutelako presoak etxeratzea.
•Eskaera nagusiak

- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Espainian ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea.
- Frantzian ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunari bide emanez.
- Zigorraren 2/3 eta 3/4 beteak dituzten presoak kaleratzea.
- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki zaintzeko beharrezko neurriak hartzea. Presoen osasun eskubidea bermatzea.
- Frantziako eta Espainiako gobernuak darabilten espetxe politika egokitzea, "hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko".
Elgoibarko ekitaldiko argazkiak: