Guardiako Gaitaren Eguna maiatzaren bigarren asteburuan egiten dute eta Jesus Martinez "Jimeleo" Guardako gaitari nagusiaren omenez hasi ziren jaialdia antolatzen, duela hogeita hamazortzi urte, eta urteekin gero eta lagun gehiago biltzen dira bertan. Euskal Herriko eta Espainiako hainbat tokitatik joandako gaita eta dultzainero taldeek girotu zituzten aurtengoan ere Guardiako bazterrak; eta, Elgoibarko Dultzainero taldea ere han izan zen, beste behin ere. Victor Zubiaurreri omenaldia egin behar zituela-eta, Elgoibartik ere makina bat lagun joan ziren, autoz batzuk eta autobusean besteak.