Mendaroko estreinako pintxo lehiaketan sei tabernak hartuko dute parte: Aitzbeltz, Arrats, Luzaide, Menditxo, Txirristaka eta Uztargi tabernek, hain zuzen ere. Datorren barixaku (maiatzak 25) arratsaldean, 18:00etatik aurrera, eta zapatuan, egun osoz, dastatu ahal izango dira aipaturiko tabernetan pintxo lehiaketan parte hartuko duten mokaduak. Bi sari egongo dira jokoan, epaimahai batek emango du bata, eta, herritarrek emango dute bestea, euren botoen bitartez, 1etik 10era puntuatu ahal izango dituzte-eta pintxoak. Euro batean salduko dituzte lehiaketako pintxoak.
•Elgoibarko IV. Pintxo Lehiaketa
Iaz, Gabi jaetxeko Mozzarella Meteoritoa pintxoak Pintxo Onenaren Saria eta Herritarren Saria eskuratu zituen.
Egunak eta ordutegia
Egunak eta ordutegia
- Martitzenean eta eguaztenean (ekainak 19 eta 20) 18:00etatik 22:00etara
- Eguenean eta barixakuan (ekainak 21 eta 22) 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.
∞Lotura duten albisteak:
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Pintxoak jatera, eta bozkatzera (2011-06-30)
- Hamabost tabernarik parte hartuko dute hirugarren pintxo lehiaketan (2011-06-22)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo irabazleak berriz dastatzeko aukera izango da barixaku honetan (2010-06-30)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)