Haragiarentzako eta arrainarentzako “tupperrak” eskuratzeko azken aukera

elgoibarren.net 2012ko mai. 24a, 11:57

 
Orain arte haragiarentzako eta arrainarentzako tupperrak jaso ez dituzten elgoibartarrek maiatzeko eguenetan eta zapatuetan eskuratu ahal izango dituzte (9:00etatik 13:00etara), azoka plazan horretarako propio egokituko den saltoki batean.



  Tupperrak Kutxak eta Udalak banatuko dituzte, erosketetan, plastikozko poltsa eta paper gutxiago erabiltzeko bideratu den kanpainaren baitan. Plastikozko ontzi berrerabilgarri hauek eskuratu nahi dituzten pertsonek (dagoeneko 2.180 tupperretik gora pare banatu dira) NANa aurkeztu beharko dute.
 
Lotura duten albisteak: