Aitzol Urainek Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako Markinako saioan abestuko du

elgoibarren.net 2012ko mai. 24a, 16:47

Aitzol Urainek Markinan jokatuko den Plazatik Gaztetxera txapelketako hirugarren kanporaketan hartuko du parte, zapatuan (maiatzak 26). Bertsolariak binaka ari direla da aurtengo txapelketako berrikuntza nagusia. Hala, bertsolari mendaroarrak Aitor Salegirekin osatuko du bikotea. Txapelketaren hurrengo kanporaketa, laugarrena, Elgoibarko Gaztetxean jokatuko da, ekainaren 1ean. Bertan izango da Mikel Olaizola elgoibartarra. (bideoa dauka)



 XI. Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen txapelketa maiatzaren 12an hasi zen Mutrikuko gaztetxean, eta ekainaren 30ean izango da finala Eibarko gaztetxean. Berrikuntzak izan ditu aurten txapelketak. Hasteko, bertsolariak binaka ariko dira kantuan. Txapelketan, guztira, 16 bikotek hartuko dute parte, beraz, 32 bertsolarik. Txapelketako irabazlea ere bikote bat izango da.

 Gainera, aurtengo txapelketa faseka izango da. Lehenengo fasean lau kanporaketa egongo dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek hartuko dute parte. Beraz, guztira 16 bikote. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea hurrengoko fasera sailkatuko da, guztira lau bikote. Eta horrez gain, beste lau bikote puntuaketaren arabera pasako dira hurrengo fasera. Ondorioz, bigarren fasean guztira 8 bikote egongo dira. Bi saio egongo dira bigarren fasean, bakoitza, lau bikoterekin. Azkenik, bigarren fase horretatik finalera 4 edo 6 bikote (oraindik zehaztu gabe dago) pasako dira, 2 bikote saio bakoitzeko irabazleak eta beste bikoteak puntuazioren arabera.

 Lehen bi kanporaketak, Mutrikun eta Zumaian, jokatu eta gero, Markinako gaztetxean jokatuko da hirugarren kanporaketa. Datorren zapatuan izango da. 20:30ean afaria (Afariko tiketak 8 euro balioko du langileentzat eta 6 euro langabetuentzat) egingo dute eta 22:30ean hasiko da bertso saioa. Honako hauek izango dira bertan parte hartuko duten bertsolari bikoteak
  • Nerea Ibarzabal – Xabat Galletebeitia
  • Iñaki Viñaspre – Maite Solozabal
  • Eneritz Artetxe – Ugaitz Beristain
  • Aitzol Urain – Aitor Salegi

1706638298241 Aitzol Urainek Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako Markinako saioan abestuko du

Elgoibarko saioa ekainaren 1ean
Lehen Faseko laugarren eta, horta, azken kanporaketa Elgoibarko Gaztetxean jokatuko da ekainaren 1ean. Txapelketan parte hartuko duen bertsolari elgoibartar bakarrak, Mikel Olaizolak, herritarren aurrean abestuko du, hortaz. Enero Baretxinagarekin osatuko du bikotea Olazabalek.


BIDEOA: Plazatik Gaztetxera antolatzen duten gazte asanbladek bideo bat grabatu dute promozioa egiteko. Txapelketan parte hartzen duten herri guztiak ageri dira bideoan eta Elgoibarko irudiekin hasten da.