Udal Musika Bandarekin dantzan eta kantuan ibiltzeko gonbitea, zapatu arratsalderako

elgoibarren.net 2012ko mai. 25a, 10:24

Elgoibarko Udal Musika Bandak bat egingo du Elgoibar Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunekin eta kontzertu berezia eskainiko du zapatuan Kalegoen plazan. Parte hartzea bilatuko duen kontzertua izango da, dantzan eta kantuan jarri nahi dituzte-eta ikus-entzuleak.


 Udal Musika Bandaren kontzertua 20:00etan hasiko da bihar (maiatzak 26) Kalegoen plazan (Plaza Handia). Adin guztientzat egokia den kontzertua izango dela azaldu dute antolatzaileek. Txomin Mujikaren zuzendaritzapean bost pieza eskainiko ditu musika bandak. Laugarren piezan denok abestera! Lelopean lau abesti herrikoi interpretatuko ditu Bandak: Haurrak ikas zazue, Ikusi mendizaleak, Aitorren hizkuntz zaharra eta Atxiketan potxiketan.