Gipuzkoako txirrindulari gaztetxo onenak Elgoibarren batuko dira domekan

elgoibarren.net 2012ko mai. 25a, 11:30

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Txirrindularitza Federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu Elgoibarren domekarako (maiatzak 27). Infantil mailan (1998 edo 1999 urtean jaiotako ikasleak) diharduten txirrindulariek lineako proban eta gymkana proban lehiatuko dira. Hortaz, zenbait kale trafikoarentzat itxita egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak.


  Nesken lineako lasterketa 10:15ean hasiko da eta 11:15ean mutilena. Gymkana 12:00etan hasiko da eta 13:15ean egingo dute sari banaketa. Neska-mutilek Elgoibarko erdiguneko kaleetan barrena prestatu duten 1.500 metroko zirkuituan neurtuko dituzte indarrak.
  • Informazio osoagoa (programa, zirkuitua, araudia, ea.a): hemen

1706638297166 Gipuzkoako txirrindulari gaztetxo onenak Elgoibarren batuko dira domekan

Kaleak itxita
Probak irauten duten bitartean, 10:00etatik 12:00etara, zirkuitua osatzen duten zenbait kale itxi egingo dituzte. Honakoak dira itxiko dituzten kaleak: Trenbide kalea (9. zenbakitik 23ra), San Roke kalea (San Roketik Basartera, kiroldegitik, Ermuaran Bide kalea eta Bernardo Ezenarro kalea.