Herri Eskolako taldeak hirugarren postua lortu zuen Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

elgoibarren.net 2012ko mai. 25a, 15:18

Herri Eskola ordezkatzen duten Mintxeta Atletismo Taldeko atletek hirugarren postua eskuratu zuten, taldeka, Ordizian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo txapelketan. Amañako krosean ere hartu zuten parte Mintxetako antxitxikariek eta han ere postu aipagarriak eskuratu zituzten, guztien gainetik Maria Arrietak infantiletan lortu zuen garaipena nabarmenduz.


  Johan Rodriguez, Martín Hernandez, Asier Zabaleta, Ander Armendia, Eneko Bermejo eta Mikel Morcillo atletek osatutako taldeak brontzezko domina lortu zuen Gipuzkoako Atletismo Txapelketan, alebinetan. Hernaniko Langile Ikastolak irabazi zuen txapelketa, lehiatu beharreko zazpi probetan 62 puntu batu eta gero. Anoeta Ikastolak 59 puntu lortu zituen eta bi puntu gutxiago, 57 puntu, Elgoibarko Herri Eskolak.
 4x60 m erreleboetako proban emaitza oso ona lortu zuten elgoibartarrek, bigarren postua, hain justu ere. Martin Hernandez laugarren postuan iritsi zen helmugara 1.000 metrotako lasterketan eta Asier Zabaletak bosgarren postuan amaitu zuen 60 metroko hesi-lasterketa. Era berean, Ander Armendiak zazpigarren egin zuen 60 m. lauen proban, Mikel Morcillok zortzigarren altuera jauzian eta 11. postua lortu zuen Eneko Bermejok luzeera jauzian. Guztiek batutako puntuei esker lortu zuten podiumeko hirugarren koskara igotzea (goiko argazkian).

Emaitza onak Amañako krosean
Ordizian bezala, Amañako krosean ere emaitza onak eskuratu zituzten Mintxetako atletek. Guztien gainetik, Maria Arrietak infantiletan lortu zuen garaipena nabarmendu behar da. Markel Zabalak eta Eider Iglesias ere ez ziren garaipenetik urrun ibili, biak sailkatu ziren eta bigarren postuan alebinen lasterketan; mutiletan bata eta nesketan bestea. Era berean, Markel Sanchezek eta Maialen Armendiak brontzezko dominak lortu zituzten benjaminen lasterketan.

1706638290059 Herri Eskolako taldeak hirugarren postua lortu zuen Gipuzkoako Atletismo Txapelketan


1706638290157 Herri Eskolako taldeak hirugarren postua lortu zuen Gipuzkoako Atletismo Txapelketan