Kontzertu berezia izan zen Udal Musika Bandak, joan den zapatuan, Kalegoen plazan eskaini zuena, dantzan eta kantuan jarri nahi zituzten-eta ikus-entzuleak. Eta lortu zuten hein batean. Plaza jendez beteta zegoela eskaini zuten kontzertua eta abesti herrikoiak (Haurrak ikas zazue, Ikusi mendizaleak, Aitorren hizkuntz zaharra eta Atxiketan potxiketan) interpretatzeko ordua iritsi zenean koru erraldoi bat zirudien Kalegoen plazak.
•Pieza bat Regina Arrietari eskainia
Argazkiak: (Elgoibar Ikastola)