Kaleko margo lehiaketan izena eman nahi dutenek Kultur Etxeko sotoan agertu beharko dute domekan, 9:00etatik 10:00etara bitartean. Lanak entregatzeko, berriz, 13:00etatik 14:00etara arteko epean agertu beharko dute, berriz, Kultur Etxeko sotoan. Ondoren, 14:30ean, epaimahaiak hartutako erabakiaren berri emango du. Hortaz, artistek Elgoibar irudikatuz egindako koadroak ikusi nahi dituzuenok, 13:00etatik 14:30era bitartean hurbildu beharko duzue sotora, aurten ez baitute aurkeztutako lanekin erakusketarik egiteko asmorik.
•1.200 euro saritan
Paula Heras, Egur Arte Tailerreko pintura irakasleak azaldutakoaren arabera, Euskal Herriko margolari eta aditu talde batek osatuko du epaimahaia, eta Egur Arte Tailerreko kideek izango dute umeen lana epaitzeko ardura. Umeen kategoria, hain justu, hiru adin tartetan banatu dute: 3-6, 7-11 eta 12-16. Hala, adin-tarte bakoitzeko irabazleak margotzeko materiala jasoko du saritzat.

Hamasei urtetik gorakoen mailan, bestalde, bi sari banatuko dituzte: Irabazleak 800 euroko saria jasoko du, eta bigarren sailkatuak 400 euroko beste sari bat. Elgoibarren lehen ere egin izan direla kaleko margo lehiaketak azaldu du Paula Herasek, eta orain Egur Arte tailerrak ohitura hori berreskuratu nahi izan du.
Goiko argazkian, Mendaron bizi den Anton Urreisti margolaria, Zumaiako XI. kaleko pintura lehiaketa irabazi zuen margolanari azken ukituak emanez. *Argazkia: baleike.com