Irudikatu jaiak argazkitan

elgoibarren.net 2012ko mai. 30a, 09:12

Elgoibarko Udalak 2013an argitaratuko duen egutegirako argazki lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du eta argazkiak ateratzeko sasoi onak datozela nabarmendu dute. “Datorren urteko egutegian zure argazkia azaltzea nahi baduzu, oraintxe duzu aukera paregabea: Trinitateetako feria, Danborrada, baserri auzoetako jaiak, San Juan suak, uda garaiko ekitaldiak, San Bartolomeak…”


Honako hauek dira Udalak 2013an argitaratuko duen egutegirako argazki lehiaketan parte hartzeko kontuan hartu beharrekoak:
  • Herritar bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.
  • Gaiari dagokionez, Elgoibarko gizarte bizitza irudikatzen duten argazkiak hartuko dira bereziki kontuan: jaiak, tradizioa, kultura, ohiturak, lanbideak… 
  • Argazkiak ezinbestean Elgoibarkoak izan beharko dira. Parte hartzeko baldintza bakarra izango da argazkian Elgoibarko herriari erreferentzia zuzena egitea.
 Bide batez, Udalak eta Ongarri elkarteak gogorarazi nahi dute argazki lehiaketaren oinarriak irailean argitaratuko dituztela. Informazio gehiago nahi duenak Kultur Etxean, Euskara sailean, eskuratu ahal izango du.