Txirristaka tabernak irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa

elgoibarren.net 2012ko mai. 30a, 16:26

 
Barixakuan eta zapatuan jendez gainezka egon ziren Mendaroko taberna eta kaleak, izan ere, guztiek nahi zituzten dastatu Mendaroko I. Pintxo Lehiaketara aurkeztu ziren mokaduak. Azkenean Txirristaka tabernan prestatutako bakailao, piper, baratxuri eta kipulaz egindako pintxoak irabazi zuen epaimahaiaren saria. Herritarren saria, berriz, Luzaide tabernak aurkeztutako pintxoak eskuratu zuen.


 Astelehenean (maiatzak 28) egin zen Mendaroko I. Pintxo lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta bertan eman zituzten jakitera irabazleak. Epai-mahaikideen arabera, Txirristaka tabernak aurkeztutako pintxoak merezi zuen lehen postua. Txapela, garaikurra eta diploma jaso zituen saritzat. Uztargi tabernak aurkeztutako pintxoa sailkatu zen bigarren postuan eta  Menditxo tabernakoa sailkatu zen hirugarren. Herritarren saria Luzaide tabernak jaso zuen.
 
*Goiko argazkian, parte hartzaileetako batzuek, Sonia Garcia (erdian), Mendaroko alkatearekin.