9,5etik gorako batez besteko nota Batxilergoan

elgoibarren.net 2012ko mai. 30a, 17:56

 
Elgoibarko BH Institutuko ikasleak dira ondoko argazkian ageri diren neska horiek eta guztiek 9,5etik gorako batez besteko nota lortu dute amaitu berri den ikasturtean. Dena dela, zazpik bakarrik jasoko dute ohorezko matrikula, ehun ikasletik bosti bakarrik dagokio-eta, ratioen arabera, errekonozimendu hori jasotzea.

 

 Honako hauek dira goiko argazkian ageri diren Elgoibar BH Institutuko Batxilergoko ikasleak. Ezkerretik eskumara, atzean: Garazi Ayesta, Bidane Gonzalez, Jone Zubiaga, Nora Urbieta eta Laura Lopez.
Aurrean: Ane Astiazaran, Lore Mendizabal, Amaia Sorazu eta Itxaso Valero.