Debegesak urtez urte Debabarreneko eskualdean koordinatzen duen Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Udalbatzaren osoko bilkura berezia egin zuten, joan den martitzenean, Mendaroko Udaletxean.
Mendaroko Ikastolako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, mugikortasunaren alorrean, herriko diagnostikoa burutu dute aurtengo ikasturtean, eta hobetu beharreko puntuak identifikatu eta horiek bideratzeko proposamenak egin dituzte. Martitzeneko ez-ohiko batzarrean, ikasleek herriko mugikortasuna hobetzeko eta jasangarriagoa bihurtzeko proposamenak aurkeztu zituzten eta, arazo horiei irtenbidea ematea denon ardura dela-eta, konpromisoak ere hartu zituzten.
•Proposamenak eta konpromisoak
Mugikortasunari buruzko proposamenen artean, honako eskaera hauek egin zituzten: espaloiak konpontzea, Lizaolarako bidea hobetzea, kotxea gutxiago erabiltzea eta erabiltzen dutenek, ondo aparkatzea, eta bidegorriak eta bizikletentzako aparkalekuak jartzea.
Herriaren egoerari zuzendutako proposamenen artean, berriz, Azpilgoetako parkea hobetzea eta parke txikia konpontzea, Garagartzara jaisteko eskailerak garbitzea, egunero kalea garbi mantentzeko garbitzaileak kontratatzea, zakarrontzi gehiago jartzea, Karsentzako pista kendu eta futbol zelaia jartzea eta herritarrei arauak errespetatzeko eskatuz gutun bat bidaltzea eskatu zuten, besteak beste.
Alabaina, eskaera hauez gainera, ikasleek hainbat konpromiso hartu zituzten, besteak beste, Trinidadeko putzua zainduko dute, ez dute zaborrik botako lurrera, ez dute kalean txizik egingo eta ikastolara oinez joango dira.

•Bideoa:
•Argazkiak: