'Bisitaria' Txillarre baserrian

elgoibarren.net 2012ko eka. 1a, 13:44

Xabier Euzkitzek Jesus Egiguren, PSE-EEko presidentea, elkarrizketatu du ETB1eko Bisitaria saioan. Egigurenek, bere jaioterrira, Aizarnara, eta Elgoibarreko Txillarre baserrira eraman du Euzkitze, eta Peio Rubio Txillarrerekin batera, 2006ko su etenaren sukaldea gogoratu dute hirurek, han egin zituen-eta elkarrizketak Arnaldo Otegirekin aurreko bake prozesuaren aurretik. Egigurenek, besteak beste, Arnaldo “bengantza politikoagatik” dagoela kartzelan esan dio Euzkitzeri. (bideoa dauka)


Bake prozesuaz, luze eta zabal, aritu dira Xabier Euzkitze eta Jesus Egiguren, ETB-1eko "Bisitaria" saioan. Ikusi saio osoa EITB Nahieranen.
 
 
 
  *Argazkia: eitb.com