Trafikoan aldaketak izango dira Antonio Arrillaga eta San Inazio kaleen inguruan

elgoibarren.net 2012ko eka. 1a, 16:09

 
Datorren astelehenean, ekainaren 4an, Antonio Arrillaga eta San Inazio kaleek bat egiten duten bidegurutzean, zorua konpontzeko konponketak egingo dituztela-eta, trafikoari itxita egongo da gune hori.



Udaltzaingotik jakinarazitakoaren arabera, zorua konpontzeko lanek irauten duten bitartean, Santa Ana kalera, Kalegoen plazara eta San Bartolome kalera joateko, Trenbide kaletik sartu eta San Inazio kalea zeharkatu beharko da. Bestalde, Antonio Arrillaga kalean dauden ibilgailuek, Santa Anako errotondara irten beharko dute.