Beroa protagonista, beste behin ere, Hiru Handiak proban

elgoibarren.net 2012ko eka. 5a, 09:36

 
Bi urtean behin egiten da Hiru Handiak proba eta, orain bi urte moduan, beroak guztiz baldintzatu zuen Gorbea, Anboto eta Aizkorri mendiak batzen dituen iraupen luzeko mendi martxa. Hogei elgoibartar batu ziren irteeran eta hamaseik lortu zuten helmugaraino ailegatzea. Horien artean Josu Mendikutek egin zuen denborarik onena.

 
 

 Barixakutik zapaturako gauerdian hasi zen lasterketa, 24:00etan puntuan, hain justu ere, eta zapatuan zehar parte hartzaileak Araiako helmugan sartzen joan ziren, 24 ordutan osatu behar zuten-eta 100 kilometroko proba.
  Bero sargoria eta zakarraren ondorioz, lasterketa “astuna” izan zela adierazi zuen helmugan probaren irabazleak, Iker Karrerak. Alabaina, errekor berria ezarri zuen amezketarrak, aurreko denbora ordu erdian jaitsiz. 10 ordu eta 23 minutuan osatu zuen 100 kilometroko ibilbidea. Lehen emakumezkoa Oihana Azkorbeitia abadiñarra izan zen, eta honek ere errekorra ondu zuen, 13 ordu eta 37 minutuko denborarekin. Parte hartzaile guztiak ez ziren, baina, irabazleak bezain ondo moldatu. 792 lagunek lortu zuten proba amaitzea, baina 452k bertan behera laga behar izan zuten proba, eta 14 kontrolez kanpo iritsi ziren.
  Elgoibartarrei dagokionez, hogei lagunek hasi zuten proba, baina hamasei ailegatu ziren helmugara. Josu Mendikutek egin zuen guztietan denborarik onena: 16 ordu eta 40 minutu. Helmugara iritsi zen bigarren elgoibartarrak, Arkaitz Iruretak, bere blogean azaldu ditu, luze eta zabal, Hiru Handiak probako bizipenak. Ainhoa Lendinezek ere azaldu du bere esperientzia Urgazi triatloi taldearen blogean.
Elgoibartarren sailkapena (postua, izena, denbora)
  • 118 Josu Mendikute Azkue 16:40:48
  • 387 Arkaitz Irureta Arrieta 19:49:17
  • 388 Joseba Elustondo Agirregomezkorta 19:49:18
  • 394 Tomas Arrieta Agirre 19:52:34
  • 414 Jesus Beristain Beloki 20:05:29
  • 443 Patxi Gomez Garrido 20:25:22
  • 451 Fernando Loiola Zelaia 20:32:39
  • 521 Modesto Cid Cid 21:08:18
  • 522 Antton Arizmendi Kortaberria 21:08:21
  • 584 Ioritz Konde Arantzamendi 21:47:23
  • 585 Josu Idiakez Lopez de Larrinz 21:47:25
  • 603 Iban Murua 22:01:13
  • 755 Jon Peli Uriguen Ansola 23:22:49
  • 756 Edu Uranga Uranga 23:22:50
  • 757 Jon Iglesias Husillos 23:22:55
  • 758 Gurutz Aizpurua Gaztelu 23:22:59
Erretiratuak
  • Josu Aizpuru Larrañaga
  • Julen Azpiazu Garay
  • Iñigo Lariz Azkue
  • Ainhoa Lendinez Garate
*Sailkapen osoa eta informazio gehiago hemen: www.manueliradier.com
Argazkiak: (Morkaiko M.E. eta Ainhoa Gomez Larrea)

Iban Murua, Ioritz Konde, Patxi Gomez eta Josu Idiakez.

Jesus Beristain Anboto gainera iristen.

Jon Iglesias, indarrez gainezka Anboton.

Josu Idiakez eta Ioritz Konde.

Ioritz Konde eta Julen Azpiazu aldapan behera.

Patxi Gomez.

•Bideoa: Hiru Handiak probaren xehetasunak azaltzen dituen bideoa.
{vimeo}25872096{/vimeo}