Antolatzaileen esanetan, ondo jardun ziren bertsolariak, eta gustura
entzuleak. Zortziko handiko saioen ostean, aipatzekoa izan zen Aimar
eibartarrak Juan Carlos erregearen paperean sartzeko erakutsitako
gaitasuna eta barre algaraka jarri zituen saioa entzutera
bertaratutakoak.
Kopletan ere umoretik jarraitu zuten bertsolariek. Besteak beste, euskal hiztegi pornoa asmatzeko saiakera lanetan ere jarri baitzituen gai-jartzaileak.
Koplen ostean etorri ziren bakarkakoak. Denak ere dotore, Txaber Ormazabalen lanak harritu zituen bat baino gehiago. Emakume izan nahi duen gizonezkoaren paperean botatako bertsoek astindu baitzituen bat baino gehiagoren barruak, eta txalo artean bukatu zuen kantua Arrigorriagako gazteak.
Lau bikoteek egin beharrekoa amaituta, publikoaren botoak kontatu artean, puntuka aritu ziren zortzi bertsolariak.
Buruz burukora pasatzeko epaileen txartela Mikel Olaizola eta Eneko Beretxinagarentzako izan zen. Publikoaren bozka, ostera, Aimar Goenaga eta Ion Mikel Mujikak lortu zuten. Bi talde horiek jokatu zuten buruz burukoa.
Hamarreko txikiko ariketa egin zuten lehenengo, honako gaiari botatako bertsoek aspaldiko eztabaida mahai-gaineratzea lortuta: Umea eskolan matrikulatu beharra duzue. Zuk Mikel, Ikastolan matrikulatu nahi duzu; zuk Ion Mikel, Herri Eskolan. Bertso politak osatu zituzten biek, ariketa polita osatuz.

•Dultzaineroen laguntzarekin
Ostean, Aitor Nova eta Mikel Etxaniz musikari elgoibartarren laguntza izan zuen gai-jartzaileak bere lanerako, eta musikariek dultzaina eta danbolina eskuan jotako kantuei bota behar izan zizkieten bina bertso Aimar eta Enekok. Enekoren txanda izan zen lehenengo, eta Txiki-txiki-txikia, ikusten naiz kalean, handitzen-handitzen, hasi naiz handitzen, txikia izanik, asko maite zaitut, nik kantua entzun zen Gaztetxeko horma artean. Dotore jardun zuen Beretxinagak amari eta aitari eskainitako bertsoetan. Ondoren, Aimarri begira, Asereje orain urte batzuetako udako kantu ezaguna jo zuten dultzaineroek, eta hari Aimarrek erantzun.
Bertso horiekin amaitu zen saio puntuagarria, eta epaiak Mikel Olaizola elgoibartarrak eta Eneko Beretxinaga soraluzetarrak osatzen duten bikoteari eman zion finalerdietarako txartela. Hauekin batera, Aimar eta Ion Mikelek osatutako bikote eibartarrak lortu zuen bigarren fasera sailkatzea. Jarraian ziren Eñaut Uruburu eta Julen Sololuze, saio oso txukuna eginda. Hiru bikote hauen artean puntu terdiko diferentzia baino ez zen izan. Ostean, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabal, aurrekoengandik gertu hauek ere.
Bertsolariek Elgoibarko gazte baserritarrek egindako sagardo botila bana eta intxaurrak jaso zituzten opari; eta herrian egindako patxarana eta intxaurrak irabazleek.
Gazte Asanbladaren izenean eskerrak emanaz bukatu zen joan den barixakuko jarduna.
•Mendaroko eta Elgoibarko ordezkari bana finalerdietan
Datorren astean, ekainaren 8an, ostirala, Deban jokatuko da finalerdietako lehen saioa. Bertan izango da Aitzol Urain Mendaroko bertsolaria, Markinako saioan sailkapena lortu ostea. Hurrengoak dira kantatuko duten bertsolariak:

- Aimar Karrika - Maddi Sarasua
- Mikel Artola - Imanol Irazustabarrena
- Aitzol Urain - Aitor Salegi
- Ion Mikel Mujika - Aimar Goenaga
- Peru Vidal - Imanol Uria
- Maddi Gallastegi - Jon Ruiz de Pinedo
- Nerea Ibarzabal - Xabat Galletebeitia
- Eneko Beretxinaga - Mikel Olaizola
Bi saioak 22:30ean hasiko dira. Saioen aurretik afaria egongo da, orain arteko saioetan bezalaxe. Gogoratu, azkenik, finala Eibarko Gaztetxean izango da, ekainaren 30ean.