Bilboko Koba estudioetan eta Herriko Antzokian grabatu zuten, joan den apirilean, Amets Bat abestia. Jon Gurrutxagak konposatu du kanta eta ahots nagusia ere berea da. Koroetako ahotsak, berriz, LH6ko ikasleek jarri zituzten Herriko Antzokian egin zuten grabaketa saioan. Alfonso Guillo irakasleak ere hartu du parte grabazioan, baxua joz, eta Albatross blogean eman du esperientziaren berri. Zuzenean entzun nahi badituzue, datorren zapatuan izango duzue aukera, 50. urteurreneko festa nagusia dela-eta ikastolako erdiko aretoan joko dute-eta –aurreikusi duten emanaldi bakarra izango da- urteurrenerako sortutako abestia, 12:00etan. Bestela, hemen entzun dezakezue.
•Hona hemen abestian parte hartu duten lagunak:
- Jasone Osoro: Hitzak.
- Jon Gurrutxaga: Konposaketa, ahotsa eta gitarra erritmikoa.
- Patxi Zabaleta: Gitarra bakarlaria, gitarra arregloak eta gitarra akustikoa
- Alfonso Guilló: Baxua .
- Xabi Lasa: Bateria.
- Koldo Galdona: Tronpeta .
- Iban Guinea: Tronboia
- Aitor Fernandez de Jauregi: Saxo tenorea .
- Teklatua: Alberto Iriondo
- Koroak: LH6ko ikasleak
•50. urteurreneko festa nagusia, ekainaren 9an
900dik gora lagun elkartuko dira Ikastolako kanpoko pistetan elkarrekin bazkaltzeko zapatu honetan egingo duten 50. urteurreneko festa nagusia elkarrekin ospatzeko. Aurrez, baina, herrian hasiko dute ospakizun egun handia. Jaiegunari hasiera emateko herriko dultzaineroek diana joko dute 10:00etan. Ondoren, parrokian ospakizuna egingo dute Parrokiako abesbatzaren, Haritz Euskal Dantzari Taldearen eta Udal Txistulari Taldearen parte hartzearekin, nagusien omenez. Hildakoak ere omenduko dituzte 10:30ean hasiko den ospakizunean. Ostean, 11:00etan, harrera ofiziala egingo diete udal ordezkariek ikastolakoei, Pleno aretoan. Jarraian, ikastolara kalejiran abiatuko dira guztiak, Udal Txistulari Taldearekin batera.

- Ikus hemen: 50. urteurreneko festaren egitaraua (PDF)
Elgoibar Ikastolaren 50 urteko ibilbidearen errepasoa egin du BARRENek aste honetako alean. Bihartik aurrera irakurri ahal izango duzue.