
Zapatuan jokatuko dituzte lehenengo partidak, eta domekan izango da finala.
CD Elgoibarko antolatzaileek asteburu osorako egitaraua prestatu diete Oxford City-ko jokalariei: Gaur iritsiko dira jokalariak, eta lehenik Lezamara joango dira. Ondoren, Mintxeta erakutsiko diete eta 18:30ean harrera egingo diete Elgoibarko udaletxean. Bihar, Zubieta eta Anoeta ikustera joango dira eta iluntzean, Zubi-Ondo elkartean egingo dute afaria. Azkenik, domekan, San Mames bisitatuko dute Londresera itzuli aurretik.
•CD Elgoibarren batzar orokorra
Bestalde, CD Elgoibarrek urteko batzar orokorra egingo du ekainaren 14an. Kultur Etxean izango da batzarra, 19:00etan hasita. Kirol eta ekonomia gaiak aztertuko dituzte eta baita zuzendaritza berriari buruzkoak ere.