Ekainaren 15era atzeratu dute 10 Bai torneoko finala

elgoibarren.net 2012ko eka. 11a, 10:23

 
Atzo, euria zela-eta bertan behera laga behar izan zuten 10 Bai torneoko finala, barixakura (ekainak 15) atzeratu dute antolatzaileek. Era berean, emakumezkoen pala txapelketa gaur hastekoa da, baina ikusi egin beharko da eguraldiak aukerarik ematen duen.

 

  Binakako 10 Bai pilota txapelketaren finala, hortaz, datorren barixakuan jokatuko da, kalegoen plazako frontoian, 19:00etan. Agirrebeña eta Atano batetik eta  German eta Eneko, bestetik, ailegatu dira finalera.

  Emakumezkoen pala txapelketan, bestalde, hamabi bikotek eman dute izena. Astelehen, eguazten eta barixakuetan jokatuko dituzte partidak, Kalegoen plazako frontoian, 18:00etatik aurrera. Ayurrez aipatu moduan, eguraldiaren baimenarekin, gaur arratsaldean emango diote hasiera txapelketari.