CD Elgoibarrek antolatu duen txapelketako lehen jardunaldian, zapatuan, lau taldeek elkarren aurka jokatu zuten liga estiloan, denek denen kontra. Athletic eta Reala izan ziren talderik onenak eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuten. (emaitzak beherago)
Domekan jokatu zen finala eta bizkaitarrek 3-0 irabazi zieten gipuzkoarrei. Hortaz, Atlheticek irabazi du Elgoibarko Hiria kadeteen lehen nazioarteko estreinako futbol txapelketa. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehian bana amaitu zen CD Elgoibar eta Oxford City taldeen arteko partida, baina penaltietan finago aritu ziren elgoibartarrak eta eurentzat izan zen hirugarren postua. Oxford City taldekoak azken postuan sailkatuta geratu diren arren, ez zaie berehalakoan ahaztuko gure artean egin duten egonaldia, CD Elgoibarkoek asteburu osorako egitaraua prestatu zieten-eta. Lezama, San Mames, Zubieta eta Anoeta ezagutzeko aukera izan dute eta, gainera, harrera egin zieten Elgoibarko Udalean.
Antolatzaileak oso gustura geratu dira lehen txapelketa honekin eta, batez ere, Mintxetan sortu den giroarekin. Mintxetako harmailak jendez gainezka egon ziren zapatuan eta, bereziki, domekan.
Antolatzaileak oso gustura geratu dira lehen txapelketa honekin eta, batez ere, Mintxetan sortu den giroarekin. Mintxetako harmailak jendez gainezka egon ziren zapatuan eta, bereziki, domekan.
•Partiden emaitzak:
Ekainaren 9an jokatutako partidak
Ekainaren 9an jokatutako partidak
- 10:00 – Oxford City 0 – CD Elgoibar 1
- 10:40 – Reala 0 – Athletic 1
- 11:20 – Oxford City 0 – Athletic 3
- 12:00 – Reala 2 – CD Elgoibar 1
- 12:40 – Oxford City 0 – Reala. 1
- 13:20 – CD Elgoibar 0 – Athletic 3
- 3. eta 4. postuak: Oxford City 1 (2) – CD Elgoibar 1 (3)
- Finala: Reala 0 – Athletic 3
•Argazkiak:
*Argazkiak: CD Elgoibar.