Kultur Etxeko hitzaldi gelan eskainiko dituzte hiru ikastaroak 9:30etik 11:30era bitartean. Hona hemen hiru tailerrak eta bakoitzaren inguruko xehetasunak:
- Lana bilatzeko joera berriak (ekainak 19, martitzena): Curriculuma idazterako orduan, hainbat eredu eskaini, formatu klasikoak (kronologikoa eta funtzionala), eta gaur egungo joera berriko formatuak (konpetentzia eta sare sozialetan barneratzeko multimedia formatuak) azalduko dituzte.
- Zure Marka eraiki; Marketing pertsonala (ekainak 20, eguaztena): Norbere buruaren ezagutzak duen garrantziaz jabetu (marka pertsonala) eta hautaketa prozesu bati aurre egiteko trebezia lortzera bideratutako tailerra izango da. Besteak beste, elkarrizketetarako nola prestatu eta hautagaiek topo egin ditzaketen elkarrizketa mota ezberdinen inguruko azalpenak jasoko dituzte parte hartzaileek.
- Hautaketa prozesu baten simulazioa (ekainak 21, eguena): Hautaketa prozesu baterako talde dinamika batean parte hartu; dinamikaren ebaluazioa eta autoebaluazioa (parte hartzaile bakoitzaren interakzio modua) jarrera positibo eta negatibo baloratuenak eta antzerakoak landuko dituzte.
•Izen ematea
Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea ondorengo telefono edo posta elektronikoen bitartez: 943 744 425 edota elgoibar@lanbide.net. Informazio gehiagorako Lanbidek Elgoibarren duen bulegora jo (Gabriel Kurutzelaegi, 8).
Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea ondorengo telefono edo posta elektronikoen bitartez: 943 744 425 edota elgoibar@lanbide.net. Informazio gehiagorako Lanbidek Elgoibarren duen bulegora jo (Gabriel Kurutzelaegi, 8).