Debegesa Garapen Agentziak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eskualdeko BTT kluben laguntzarekin antolatuta, Debabarreneko IV. BTT Martxa uztailaren 1ean egingo da, domekan.
Helburua partaide guztiei, bertakoei zein kanpotik etorritakoei, mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea da eta Debabarreneko BTT Zentroak dituen “ibilbide ikusgarriak” ezagutzera ematea. Martxa herrikoia da, ez lehiakorra, eta antolatzaileak buru-belarri ari dira dena antolatzen. Aurten 400 partaide inguru biltzea aurreikusten dute.
Izena emateko epea ekainaren 26an amaitzen da. Bi ibilbideren artean aukera egin ahal izango dute bizikleta zaleek, 25 km-koa bata eta 45 km-koa bestea, biak ere Karakate mendian.
- Informazio osoa eta izena emateko fitxa www.debabarrenaturismo.com web gunean aurki daiteke.