Kadeteetan, Iker Loiartek eta Hodei Noblek 22-1 irabazi zieten Idigoras eta Loidiri. Loairte hernaniarrak min handia egin zuen sakearekin eta elgoibartarrak mendean izan zituzten.
Jubeniletan, Urkizuk eta Murgiondok 22-14 irabazi zieten Conde eta Txurruka IIari. Lehia parekatua izan zen partidu erdira arte. Iker Txurrukak min hartu zuen eskuin eskuan eta elgoibartarren entrenatzaileak bi pilotariak postuz aldatu zituen arren, ezin izan zieten hernaniarrei eutsi.
Seniorretan Paul Ojuel eta Markel Lizeaga 22-11 nagusitu zitzaizkien Agirrezabala eta Txurrukari. Elgoibarko bikote titularrak ezin izan zuen partidua jokatu eta ordezkoak ez ziren gai izan hernaniarren joko onari aurre egiteko. Lizeaga denboraldiko momenturik onenean dago eta peloteoan nagusi izan zen. Ojuelek, berriz, min egin zuen sakean eta jokaldi ikusgarriak egin zituen. (Iturria: kronika.net)
•Lagunak Pilota Txapelketako finalak, barixakuan