Hona hemen, IV. Pintxo Lehiaketako taberna parte-hartzaileen izenak: Orbea, Txarriduna, Gabi, King-Kong, El Gautxo, Gorbea, Xagua, Iturri, Salento, Ibai-ondo, Iriondo, Larre, San Roke, Tantaka, Usua, Ametsa, Lanbroa, Pilon, Mahats Ardotegia, Viento Sur Gastroteka eta Herri Gain.
- Ikusi hemen: Lehiaketan parte hartuko duten 21 pintxoak (PDF)
Lehiaketaren egunak eta ordutegia:
- Ekainaren 19an, 20an eta 21ean (martitzena, eguaztena eta eguena) 19:00etatik 22:00etara.
- Ekainaren 22an (barixakua) 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.
Pintxoaren kostua, berriz, 1,10 eurokoa izango da.
•Hiru sari
Elgoibarko Udalak antolatzen duen lehiaketan hiru sari banatuko dira: Elgoibarko pintxo onenaren saria, “Baserrikoa” pintxoaren saria eta, azkenik, herritarren saria; azken hau pintxoa dastatzen duen jendearen botuen bitartez aukeratuko da. Gainera, botua ematen duten guztien artean, Belaustegi Jatetxeak eskainitako dastaketa menu bat zotz egingo da. "Baserrikoa" pintxoaren saria irabazteko lehian sei taberna izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, herriko eta sasoiko produktuekin bakarrik egindako pintxoak aurkeztu dituzten taberna kopurua horixe baita. Bestalde, pintxo onenaren saria emango duen epaimahai teknikoak pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura; eta, originaltasuna baloratuko dituela aurreratu dute antolatzaileek.

•Zapatuan, Altzolan
Altzolan ere pintxo lehiaketa egingo dute, zapatuan (ekainak 15), Zubibaik antolatuta. Edonork hartu dezake parte, norberak egindako pintxoekin. 12 eta 24 pintxo artean aurkeztu beharko ditu partaide bakoitzak, 12:00etarako, Altzolako frontoian. Irabazleak 60 euro jasoko ditu, bigarrenak 40 euro eta hirugarrenak 20 euro. Sari banaketaren ostean pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

∞Lotura duten albisteak:
- Txirristaka tabernak irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa (2012-05-30)
- Pintxo lehiaketak Elgoibarren eta Mendaron (2012-05-23)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Pintxoak jatera, eta bozkatzera (2011-06-30)
- Hamabost tabernarik parte hartuko dute hirugarren pintxo lehiaketan (2011-06-22)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo irabazleak berriz dastatzeko aukera izango da barixaku honetan (2010-06-30)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)