Elgoibar bi erroberatan, dibertigarriagoa eta osasuntsuagoa

elgoibarren.net 2012ko eka. 14a, 14:53

{vimeo}25028070{/vimeo}Elgoibar bi erroberatan egitasmoa antolatu du, beste behin ere, Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak, domekarako (ekainak 17). Izaera lehiakorrik gabeko egitasmoa da, eta antolatzaileek distantzia laburretan bizikleta erabiltzeko ohitura sustatu nahi dute. 10:30ean irtengo dira Kalegoen plazatik, eta Sallobentera egingo dute joan-etorria bizikletaz.

 Ibilbidea amaitu ondoren mokadutxoa izango dute prest Kalegoen plazan bertan. Iazko edizioan 400 lagunek hartu zuten parte (ikus iazko bideoa eta argazkiak)

Txikientzako moto lasterketa
 Etxeko txikienentzat ere prestatu dute proba bat Kalamua guraso elkartekoek. Molto motoetan, trizikloetan eta bizikleta txikietan egingo dute lasterketa. Kalegoen plazan hasita, Errosario eta San Bartolome kaleetan zehar joango dira partaideak, berriz ere Kalegoen plazara iritsi arte. 12:30ean hasiko da lasterketa.

1706638235481 Elgoibar bi erroberatan, dibertigarriagoa eta osasuntsuagoa

1706638235608 Elgoibar bi erroberatan, dibertigarriagoa eta osasuntsuagoa