-Zigorrak murriztu arren, Espainiako Auzitegi Nazionalaren tesiarekin bat egin du Auzitegi Gorenak ‘Bateragune auzian’. Hau da, dena ETA da tesiarekin. Zer balorazio egiten duzu?
Balorazioa egiteko orduan lehen ondorioa garbia da: Espainiako tribunales euskaldunak epaitzen gaituztenean kriterio politikoak erabiltzen dituztela sententzia idazteko orduan, eta ez irizpide juridikoak. Bada atera beharreko bigarren ondorio bat ere: gure atxiloketa eta kartzelatzeekin ezker abertzaleak bake bidea ez hautatzea bilatzen zuten, eta, orain, epai honekin (Parot doktrinarekin egin bezala), bakea zapuztea dute helburu. Gogorra bada ere, argi esango dut berriro ere: bakearen etsaiek (PP, PSOE, indar armatuak...) agenda propioari eusten diote prozesua kolapsatzeko. Ez dute lortuko, baina!.
-Berradiskidetzea bultzatzeko egitasmoa jarri du martxan Elgoibarko Udalak, Lokarri eta Baketikekin elkarlanean. Horren harira Jonan Fernandezi egindako bi galdera egingo dizkizugu. Zelan adiskidetzen da herri bat horrenbeste itxi gabeko zauri daudenean? Eta zure ustez, zer da derrigorrezkoa eta zer komenigarria, bakea lortzeko?
Adiskidetzea beharbada helburu potoloegia iruditzen zait oraingoz. Hasi gaitezen elkar errespetatzen eta bakoitzak eragindako sufrimenduaren ardura onartzen, eta berriz ere ez gertatzeko konpromisoa hartzen. Gu egiten ari gara. Estatuak ez. Besteak beste, bai PSOEk eta PPk gezurretan (edo ez egia osoan) oinarritutako kontakizuna inposatu nahi dutelako. Lopez lehendakariak dio etorkizuna egian, justizian, eta memorian oinarritu beharko dela, eta gu ados gaude, baina egia osoan, justizia osoan eta memoria osoan egin behar dela diogu.
•Azkenengo elkarrizketa
Ondorengo loturan irakur dezakezue Arnaldo Otegik, 2008an, BARREN astekariari eskaini zion azken elkarrizketa:
Ondorengo loturan irakur dezakezue Arnaldo Otegik, 2008an, BARREN astekariari eskaini zion azken elkarrizketa:
- Arnaldo Otegi: “Sekula ez dut ulertu nire bizitza gure herriarekin konpromiso politikorik gabe” (2008-09-18)