•Urruzunoko jaiak, zapatuan
Auzoan hildakoen omenez meza izango da zapatu arratsaldean, 17:30ean, eta ondoren mokadutxoa banatuko dute. Meza osterako, eta ohitura bihurtu den legez, motor erakusketa antolatu dute, eta iluntzean, afaltzeko batuko dira guztiak auzoko gastronomia elkartean. Auzokoentzako ez ezik kanpotik joaten direnentzako ere egingo dute lekua soziedadean, antolatzaileek jakinarazi dutenez. June eta Tamara soinu joleek alaituko dute eguna.
•Sanmigeldarren Eguna, domekan
•San Juan eta San Pedro jaiak
Altzolako San Juan jaiek eta Idotorbe auzoko jaiek hartuko dute Aiastia eta Urruzuno auzokoen lekukoa datorren astetik aurrera. Ekainaren 23tik 25era artean ospatuko dituzte Altzolan San Juan jaiak eta ekainaren 24an, 28an, 29an, 30ean eta uztailaren 1ean ospatuko dituzte San Pedro jaiak Idotorbe auzoan.