Eguraldia lagun, gaur zabalduko dituzte Mintxetako aire libreko igerilekuak

elgoibarren.net 2012ko eka. 15a, 10:05

 
Goizeko 11:00etan zabalduko ditu ateak Mintxetako aire libreko igerilekuak, bainu denboraldi berriari hasiera emanez. Iazko uda denboraldian 42.065 erabiltzaile izan zituzten Mintxetako igerilekuek.




  Gaurtik irailaren 9ra arte egongo dira igerilekuak zabalik, astelehenetik domekara. Astean zehar 11:00etan zabalduko dituzte, eta asteburuetan, aldiz, 10:30ean. itxi, berriz, ekainean eta uztailean 20:30ean, eta abuztuan eta irailean, 20:00etan.

1706638234400 Eguraldia lagun, gaur zabalduko dituzte Mintxetako aire libreko igerilekuak

Erabiltzaile kopurua
  Urtero-urtero lagun asko ibiltzen dira Mintxetan, bai herrikoak eta baita kanpokoak ere. Iazko uda denboraldian, esate baterako, 42.065 lagun ibili ziren igerilekuetan. Aurreko urtetik apur bat behera egin zuen erabiltzaile kopuruak, baina Udal Kirol Patronatuko arduradunak ‘pozik’ agertu ziren kopuru horrekin, uztailean eta abuztuan "eguraldi kaskarra" egin zuelako. Iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere erabiltzaileentzako hainbat ekitaldi antolatzeko asmoa dauka Kirol Patronatuak, baina aurrerago emango dute horren berri.
•Erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte: 
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000
Prezioak
  Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta 3 urtetik beherakoek doan daukate aire libreko igerilekuetarako sarrera. Bestela, 18 urtetik gorakoek zortzi euro ordaindu beharko dituzte eguneko sarrera, eta 18 urtetik beherakoek 5 euro. Horrez gain, arratsaldez soilik joan nahi duenarentzat beste prezio bat izango du sarrerak. 16:00etatik aurrera 3,20 euro ordaindu beharko dituzte 18 urtetik beherakoek eta gainontzekoek 4,20 euro. Era berean, nahi duenak uda denboraldiko bonoa ateratzeko aukera ere badauka. Hauek dira prezioak:
  • 18 urtetik beherakoak: 55 euro
  • 18 urtetik gorakoak: 61,5 euro
  • Familiarra: 108,5 euro
  • Unibertsitarioa: 57 euro
  • Jubilatuak: 55 euro
  • Ezinduak: 51 euro
Lotura duten albisteak: