Ehun Kilo taldea desegin ostean (Elgoibarko Gaztetxean eskaini zuten agur kontzertua), Enekoitz Andonegi, Egoitz Andonegi eta Rikar Garagartzarekin osatu zuen Jon Iturrinok Laumono taldea. Hasieran Deep Purple, Jimmy Hendrix edota Led Zeppelin bezalako taldeen bertsioak jotzen zituzten, eta 2001ean atera zuten estreinako diskoa, Beidau izenburupean. 2003an taldea banatu egin zen, eta taldekide bakoitzak bere ibilbideari ekin zion.
Bost urte geroago batu ziren berriro Iturrino eta Enekoitz Andonegi, eta baxuan Iñigo Gorrotxategi. 2010ean batu zitzaien Rikar Garagartza, eta Andrenalinia izeneko diskoa grabatu zuten. Blues, hard rock eta fusion erritmoz osatutako bederatzi kanta biltzen ditu diskoak, eta gaur gauean Elgoibarren aurkeztuko dituzte abestiok. (www.myspace.com/laumono)
Sinuosek antolatuta, 23:00etan hasiko da kontzertua Kultur Etxeko sotoan, eta sarrerak 3 euroko prezioa izango du.
Sinuosek antolatuta, 23:00etan hasiko da kontzertua Kultur Etxeko sotoan, eta sarrerak 3 euroko prezioa izango du.
{youtube}Dv8x_K-3Qdo{/youtube}