•Zigorrak murriztu arren, Espainiako Auzitegi Nazionalaren tesiarekin bat egin du Auzitegi Gorenak ‘Bateragune auzian’. Hau da, dena ETA da tesiarekin. Zer balorazio egiten duzu?
Balorazioa egiteko orduan lehen ondorioa garbia da: Espainiako tribunalek euskaldunak epaitzen gaituztenean kriterio politikoak erabiltzen dituztela sententzia idazteko orduan, eta ez irizpide juridikoak. Bada atera beharreko bigarren ondorio bat ere: gure atxiloketa eta kartzelatzeekin ezker abertzaleak bake bidea ez hautatzea bilatzen zuten, eta, orain, epai honekin (Parot doktrinarekin egin bezala), bakea zapuztea dute helburu. Gogorra bada ere, argi esango dut berriro ere: bakearen etsaiek (PP, PSOE, indar armatuak...) agenda propioari eusten diote prozesua kolapsatzeko. Ez dute lortuko, baina!.
•Gorenaren epaian bi boto partikular izan dira. Zer garrantzia ematen diozu horri? Zure defentsak Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu asmo duen babes helegiteari begira, eraginik izan dezake horrek? Alegia, badago boto partikularrak pisua izan dezakeela pentsatzeko arrazoirik edo aurrekaririk?
Irakurketa juridikoa eginez, guk kartzelan jarraitzearen injustizia handitu egiten du oraino, zeren eta bi boto horiek zera adierazten dute: tribunalaren %40k epaiketa ez zela justua eta inpartziala zela esan zuela, eta horri gehitzen zaio %20k gure kontrako frogarik ez dagoela gehitu zuela. Horrek gure kaleratzea ekarriko luke edozein zuzenbide estatutan, baina estatu espainiarrean erabakia berriz ere termino politikoetan hartuko da.
•Gorenaren epaiak jende asko atera du kalera. Elgoibarren ere ‘Bateragune auziaren’ bidegabea salatu zuten ehunka lagunek joan zen astean [maiatzaren 12an], eta Elgoibarko Udaleko Osoko Bilkurak ere idatzi bat kaleratu berri du, zuen absoluzioa eskatzen. Zer duzu esateko?
Lehenik eta behin, neure eskerrik beroena eman nahi diet bai gurekiko zein gure sendiekiko elkartasuna adierazi duten guztiei, bereziki Elgoibarko plataformako kideei eta baita Udalean sostengua eman diguten guztiei ere. Bigarrenik, zera esango nuke: Euskal Herrian bizi dugun egoera berriak aukerak biderkatzen dituela elkarturik lan egiteko. Zentzu horretan asko poztu nau Elgoibarko plaza eta kaleak hainbat ekimenetan ezker abertzaleko, EAko, Aralarreko, Alternatibako, Gaztetxeko, ELAko, LABeko, UGTko, CCOOeko... eta baita PSE-EE eta PNVko jendez beteak ikusteak.
•Askok galdetzen dute zer moduz zauden eta zelan bizi duzun kartzelatik kanpo gertatzen ari dena. Nola bizi duzu ETAk borroka armatua lagako zuela esan zuenetik sortu den delako ‘aro berria’?
Oso gertutik jarraitzen dut kanpoan ematen ari den bilakaera politikoa eta soziala. Lan handia egin genuen ETAk urrats hori egin zezan, eta konfiantza eta indarra ematen dit. Kartzelaldia bera (guztira hamar urte daramazkit barruan) Mandelak sujeritu zuen bezala daramat: burua landuz (ikasi, irakurri...) eta gorputza zainduz (kirola eginez), eta aldi berean, Ghandiren esaldia egunero gogoratuz: Gobernu injusto baten pean egon ezkero, edozein herritar ondradu kartzelan egon beharko zen.
•Gorenaren epaiaren berri jakin bezain laster, ezker abertzalea lehendakarirako hautagai gabe gelditu zela argitaratu zuten zenbait egunkarik. Zuri buruz ari ziren. Lehendakari ikusten zara? Lehendakaritza lortzea da ezkerraren helburua?
Atxilotu gintuztenean, ezker abertzalea gure lidergorik gabe utzi nahi izan zuten zirkulazio politikotik at utziz. Orain pozik daude, uste dutelako nire hautagaitzarik gabe Amaiurrek ez dituela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaziko. Ikusiko dugu nor dagoen pozarren hauteskunde gauean; gu ziur baietz! Lehendakaritza hartzea barik herri gehiengoaren interes ekonomiko, sozial, eta kulturalaren aldeko Gobernua osatzea da helburua. Bakea egonkortu eta krisi ekonomikoari aurre egingo dion Gobernu burujabea eta ezkertiarra lortzea.
•Gobernuekin elkarrizketa zuzenak izateko ordezkaritza izendatu du ETAk, eta Europari eskatu dio gatazkari behin betiko konponbidea emateko prozesua sustatzeko. Aieteko Adierazpena bere osotasunean garatzeko baldintzak daudela uste du, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatu die bere deiari luze gabe erantzun positiboa emateko. Zer espero duzu gobernuengandik?
Ez dira mugituko geuk mugiarazten ez baditugu, ez dutelako bakerik nahi! Kontuan hartu behar da bakearen aurkako agenda manejatzen dutenak oso eroso bizi zirela ETAren borroka armatua gauza guztietarako aitzakiatzat erabiliz. Orain, aldiz (aitzakiarik gabe), ez dute bake eskenatokirako alternatibarik. Beldurra dute, ahulduta daude, jakin badakitelako ez dutela inongo argudio demokratikorik Euskal Herriari bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzea ukatzeko. Horregatik etengabe aitzakia-baldintza berriak jartzera behartuak daude, aitzakiarik gabe bere jarrera autoritarioa eta zapaltzailea gero eta ageriagoa delako gure herriaren aurrean.
•ETAk Europako komunitateari zuzendu dio azken agiria, eta zabaldutako prozesua babesteko eta sustatzeko eskatu die Europako erakundeei. Zer papel bete beharko luke Europak ‘euskal auzian’?
Gure estrategia berrian nazioartearen konplizitatea lortzeak garrantzia oso handia dauka, eta bide horretan, Aieteko konferentziak argi adierazi zuen konplizitate hori noraino heltzen den, soluzio bide demokratikoaren arloan. Euskal arazoa Europako arazoa da, nazio europarra garelako lehenengo eta bigarrengo zapaltzen gaituzten estatuak Europako Batasunean daudelako. Eta hirugarren arrazoi bat ere bada, eta garrantzitsuena: Europako markoan guk aldarrikatzen ditugun soluzioak martxan direlako: Irlandan eta Eskozian, adibidez.
•Independentzia eskatzen du ezker abertzaleak. Batzuek zalantzan jartzen dute ekonomikoki onuragarria izango litzatekeen euskal herritarrentzat. Zer diozu?
Carlos III. Espainiako Unibertsitateak orain dela hilabete batzuk gai honen inguruan plazaratutako azterketa sakonean zera zioen: Europan estatu (independentea) izateko baldintza ekonomikoak (eta besteak) hobekien betetzen zituztenak Euskal Herria eta Eskozia zirela (Kataluniaren aurretik), eta berriro diot hori Espainiako unibertsitate batek esana da. Bigarrenik zera esango nuke: euskaldunok merkatu espainiarrean gure ekoizpenaren %30 saltzen dugula. Afera da merkatu espainiarra bankarrotan dagoela eta ez dela errekuperatuko; ez da berriro lehengo egoerara itzuliko. Hori ikusita, gure ekoizpena Europako herrialdeetara eta garatzeko bidean diren herrialdeetara saltzera behartuak gaude (Txina, India, Brasil) merkatu espainiarretik ahalik eta menpekotasun gutxien edukitzeko. Eta hirugarrenez, gure barne eskaera handitu behar dugu ongizate estatua (soldatak, osasuna, hezkuntza, sektore publikoa indartuz...). Horrela aterako garelako krisitik, neoliberalek planteatzen dutenari alternatiba sozial eta aurrerakoia eskainiz. Eta bukatzeko galdera bat: nor dago prest gure seme-alaben eta biloben etorkizun ekonomiko, sozial eta kulturala, eta heziketa, Aznar, Raxoi, Rubalcaba, Mayor, Rato, Ares eta abarren esku uzteko? Gu ez. Dugun arduragatik besterik ez bada, guk euskaldunen esku nahi ditugu eskumen horiek guztiak.
•Zergatik independentzia?
Oso labur erantzungo dizut: euskaldunok orain eta etorkizunean askoz hobeto bizitzeko.
•Asko hitz egiten da azkenaldian ezkerraren krisiaz. Mundu zabalean eskuinak urrats handiak egin ditu aspaldian. Zerk huts egin du? Zer egin du gaizki ezkerrak?
Bai, eskumak urrats handiak egin ditu, eta hona hemen horren ondorioa: lehen aldiz historian belaunaldi berriak gurea baino bizi baldintza txarragoetan bizitzera daude kondenatua: beldur gehiagorekineta eskubide gutxiagorekin. aldatzen ez baditugu, noski!. Eskumaren azken urratsa ondo planifikatutako krisia da, finean. Krisia deitu beharrean estafa erraldoia deitu beharko genioke, hemen martxan dagoena diru publikoaren arpilatze edo sakeo pirata delako. Dirua esku pribatuetan uzteko (gero eta esku gutxiagotan, Marxek zioen bezala). Eta bide batez, hainbat urtetako borroketa lortutakoa ezabatu nahi dute. Nik jendea gauza batez ohartarazi nahi dut: hau ez da krisi arrunt bat. Hau zibilizazio krisi bat da, non krisi ekonomikoari krisi energetikoa (petroleoa bukatzen hasi da) eta krisi ekologikoa gehitu zaizkion, planeta eta gizakia bera arriskuan jartzeraino. Ezkerraren zeregina hausnarketa hau herriarekin konpartitu eta alternatiba estrukturala ematea da.
•Gizartea aldatu egin ei da, eta inkesten arabera, gero eta gehiago dira politikarekiko interesik agertzen ez dutenak. Zer dago horren atzean?
Arrazoi ezberdinak badaude ere, bada niretzat bat funtsezkoa dena: herriak garbi ikusi du politiko profesionalek (toki guztietan eta hemen ere bai orokorrean) merkatuaren mesedetan lan egiten dutela (merkatuak banketxeak eta multinazionalak dira) eta haien aginduak bete ostean, saritu egiten dituztela (Telefonican, Petronorren, Confebasken, Ferrovialen, FMI..) Horrek, noski, politika ofizialetik aldentzeko joera suspertzen dio herriari. Aldiz, saria baino gehiago zigorra dago politika herritik eta herriarentzako planteatzen dugunontzat; kartzela.
•"Herri borrokarik gabe ez ditugu helburuak lortuko", esana duzu. Ez dakit ezker abertzaleko militanteen kasua den, baina konpromiso mailak behera egin ei du. Militantzia ez da garai batekoa. Nola batu indarrak?
Euskal Herrian zorionez jende konprometitu asko dago bai politikan, kulturan, euskaran, edo eta kirolean, eta horrek oso aberatsa egiten du herri hau. Momentu honetan indarrak biltzeko aukera ezberdinak daude martxan: ezkerreko independentistak biltzen ari gara, presoen alde ere indar metaketa anitza daukagu, eta nire ustez, krisi ekonomikoaren aurka biltzea ere oso beharrezkoa zaigu.
•"Helburua lortuko dugu" diozunean independentziaz ari bazara, behinik behin, aukerarik ikusten al duzu EAJ erakartzeko?
Independentziaren alde herriaren gehiengoa da seduzitu beharrekoa, baita EAJ edota PSE/PSNko oinarri soziala ere, zalantzarik gabe. Herri gehiengo hori konbentzituz eta antolatuz ezingo gaituzte gelditu.
•Berradiskidetzea bultzatzeko egitasmoa jarri du martxan Elgoibarko Udalak, Lokarri eta Baketikekin elkarlanean. Horren harira Jonan Fernandezi egindako bi galdera egingo dizkizugu. Zelan adiskidetzen da herri bat horrenbeste itxi gabeko zauri daudenean? Eta zure ustez, zer da derrigorrezkoa eta zer komenigarria, bakea lortzeko?
Adiskidetzea beharbada helburu potoloegia iruditzen zait oraingoz. Hasi gaitezen elkar errespetatzen eta bakoitzak eragindako sufrimenduaren ardura onartzen, eta berriz ere ez gertatzeko konpromisoa hartzen. Gu egiten ari gara. Estatuak ez. Besteak beste, bai PSOEk eta PPk gezurretan (edo ez egia osoan) oinarritutako kontakizuna inposatu nahi dutelako. Lopez lehendakariak dio etorkizuna egian, justizian, eta memorian oinarritu beharko dela, eta gu ados gaude, baina egia osoan, justizia osoan eta memoria osoan egin behar dela diogu.
•Zuk esana da askok uste dutela ezker abertzalearen estrategia berriaren "berritasun bakarra eta determinantea" borroka armatuaren ingurukoa izan dela, baina hori baino gehiago dela babestu duzu. Zer estrategia berri dakar ezker abertzaleak?
Niretzat aspalditik zegoen argi estrategia berriarentzat borroka armatua bukatzea ezinbesteko baldintza zela, baina, aldi berean, argi zegoen ez zela baldintza nahikoa gure helburuak lortzeko. Ezker abertzaleak alternatiba integral, demokratikoa eta askatzailea eskaintzen dio Euskal Herriari, zibilizazio krisiari irtenbideak bilatuz, bai nazio mailan eta baita alor sozialean ere.
•Urtarrilaren 7an Egin Dezagun Bideak deituta Bilbon egindako manifestazioak eztabaida politikoaren erdigunean jarri ditu presoak. Etxeratzea eskatzen dute batzuek, eta amnistiarik ez dela egongo erantzun dute besteek. Presoen gaiak zer eragin izango du konponbidea lortzeko bidean?
Bakeak eta soluziobideak presoen askatzea eskatzen dute Euskal Herrian, Irlandan, Hegoafrikan eta beste hainbat lekutan eskatu zuten bezala. Orain, bakearen etsaiek PP buru dutela, bake prozesua kartzeletan korapilatu eta kolapsatu nahi dute etengabean baldintza berriak asmatuz, eta horri aurre egin behar zaio, presoak bakearen aurka erabili nahi gaituztelako.
•Zer pauso aurreikusten dituzu hemendik aurrera?
Ez ditut zehaztuko, besteak beste, tarte handiegia beharko nukeelako, baina orokorrean zera esango nizuke: bakearen etsaien blokeo saiakerei guk urrats berriekin erantzungo diegula.
•Zerbait esan nahiko zenieke zure herrikideei?
Eskerrak eman nahiko nizkie erakutsitako elkartasunagaitik, eta aldi berean, animoak bidali arrazoi batzuengatik edo besteengatik gaizki pasatzen ari direnei (langabezia...). Eta bukatzeko bizi dugun une historiko honetan parte hartzeko eskatuko nieke. Osasuna eta askatasuna guztiontzat!

Testua: Ainara Argoitia
•Azkenengo elkarrizketa
Ondorengo loturan irakur dezakezue Arnaldo Otegik, 2008an, BARREN astekariari eskaini zion azken elkarrizketa: