Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar

elgoibarren.net 2012ko eka. 18a, 11:20

 
Hiru pilota txapelketen topagune izan zen, joan den barixakuan, Elgoibar. Batetik, Herriarteko Pilota Txapelketaren joaneko partidak jokatu zituen Elgoibarrek Hernaniren kontra, eta, bestetik, Lagunak  eta 10Bai pilota txapelketetako finalak jokatu zituzten Kalegoen plazako frontoian. (emaitzak dauzka)



Herriartekotik kanporatuta
  Kanporaketa zaila zeukan Elgoibarrek Herriarteko Pilota Txapelketan, eta ezin izan du aurrera egin. Finalerdietako joaneko partidak 3-0 galdu zituen Hernaniren kontra, eta 0-3 galdu zuten Ikastolako frontoian jokatutako itzulerako partidetan. Kadeteek 4-22 galdu zuten, 20-22 jubenilek eta nagusiak zortzi tantotan geratu ziren. Hortaz, 6-0 izan da azken emaitza, eta Elgoibar Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da.

Meabe eta Loiola nagusi 10Bai txapelketan
  22-16ko emaitzarekin irabazi zuten Meabek eta Loiolak 10Bai Pilota Txapelketako finala, AgirrebeÒa eta Atanoren kontra. Partida gogorra eta berdindua izan zen, baina azkenean, sanmigeldarrak nagusitu ziren. Une honetan, emakumezkoen pala txapelketa dago jokoan.

Lagunak txapelketako emaitzak
  Lagunak Pilota Txapelketako finalak ere Kalegoen plazako frontoian jokatu zituzten, eta ondorengoak izan ziren emaitzak:
  • Mayora 18 / Unai Sanchez 13 (aurre-benj.)
  • Julen Urruzola 18 /Danel Zubizarreta 3 (Benj.)
  • Mikel Astigarraga 18 / Urko Iriondo 5 (Aleb.)
  • Jon Urruzola 18 / Iker Odria 7 (Inf.)

Argazkiak:

1706638232572 Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar

1706638232679 Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar

1706638232794 Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar

1706638232910 Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar

1706638233047 Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar

1706638233171 Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar

1706638233263 Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da Elgoibar