Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak antolatuta, bi erroberatan joan ziren hainbat herritar Kalegoen plazatik Sallobentera, joan den domekan. Bizikletaz ibiltzea osasuntsuagoa eta dibertigarriagoa dela aldarrikatu nahi dute antolatzaileek ekimen honekin, eta ibilbide laburretan bizikleta gehiago erabiltzea sustatu nahi dute. Ume zein nagusiek izan zuten lekua Elgoibar bi erroberatan ekimenean, eta etxeko txikienek moto lasterketa egin zuten Errosario eta San Bartolome kaleetan zehar.
•Argazkiak: (guztiak Picasan)