Berriki abiatu du Debegesa garapen agentziak Debanatura Elkartearekin batera Arbasoen Deia bisita programa berria. Bisita programa honen helburua da eskualdeko herritarrei zein bisitariei Debabarreneko historia eta ondarea ezagutzera ematea, gure iraganean eta tradizioetan sakonduz. Gure historian barrena hiru ibilbide proposatzen ditu egitasmoak: Dolmenen Ibilbidea, Paleolitikoko Ibilbidea Ekainen eta Praileaitzen eta Burdinolen Ibilbidea. Joan den asteburuan egin zen Dolmenen ibilbideko lehen irteera eta datorren asteburuan, berriz, Burdinolen ibilbidea egingo da estreinakoz.
•Kilimoitik makina erremintaren museora
- Ibilbidea oinez eta trenez egingo da, gida-interprete baten azalpenek lagunduta. Hitzordua igandean izango da, goizeko 10:00etan, Mendaroko tren geltokian. Erreserbak 943 191 172 / 695 783 656 telefonoetara deituz edo debanatura@hotmail.com helbidera idatziz egin daitezke. (informazio osoagoa hemen)