Elgoibarko Eskubaloi Eskola, Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak 10 eta 12 urte arteko herriko eta inguruetako neska-mutilentzako sortu zuen Elgoibarko Eskubaloi Eskola, 2009an. Neska-mutilek ume-umetatik eskubaloian jokatzeko aukera izan dezaten sortu zuen eskola Sanlok.
- Gaur eta bihar (ekainak 21 eta 22) eman ahal izango da izena 2012-2013 denboraldirako Sanloren Eskubaloi Eskolan. Interesatuek Olaizaga kiroldegira jo beharko dute izena ematera, 18:00etatik 19:00etara bitartean, edo, bestela, 943 748 921 telefonoan edo honako e-posta helbidean: sanlolatxo@gmail.com eman daiteke izena.
Datorren denboraldian astean behin entrenatuko dute Eskubaloi Eskolan izena ematen duten umeek eta noizean behin jokalari eta entrenatzaile esanguratsuen bisita jasoko dute, Unai Arrieta, Reyes Karrere edo Patricia Pinedorena, besteak beste. Horrez gain, alebinen Gabonetako eskubaloi txapelketan eta Urdaneta zein Baionako txapelketetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Joan den ekainaren 2an, esaterako, La Maruca izeneko Camargoko (Kantabria) Torneoan parte hartu zuten Sanloko alebinek (goiko argazkian). 300dik gora haurrek parte hartu zuten txapelketan. Era berean, joan den ekainaren 16an, Baionako torneoan parte hartu zuten Sanloko alebinek.
•Sanloren festa giro onean
•Sanloren festa giro onean
∞Lotura duten albisteak: