Elgoibarko Udalak joan den martxoan egin zuen ahaleginaren ildo beretik, txakur kaken inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Mendaroko Udalak, arazo honi irtenbidea eman nahirik. Hala, Animaliak uzten duen kaka biltzera behartzen du txakurraren jabea Mendaroko udal ordenantzak. Mendaroarrek etxean jasoko duten ohar horretan, herritarrek eskubide osoa dutela txakur kakak batzen ez dituztenei kargu hartzeko gaineratzen du Mendaroko Udalak. Txakur kakak batzen ez dituztenei 30,05 eurotik 300,50 eurora arteko isunak jarri ahal dizkietela jakinarazi du Udalak.
Hona hemen, Mendaroko Udalak animaliak eduki eta babesteko onartu duen Udal ordenantzaren 30. atalak dioena:
- Debekatuta dago zakurren gorotzak bide eta plaza publikoetan, haur-parkeetan eta, oro har, apaindura-tokietan zein pertsonak dabiltzan lekuetan uztea. Beraz, zakurrak eramaten dituzten pertsonek galtzadara, zehatzago esateko, zintarri edo bordilo ondora eta estolderiaren isurbide batetik ahalik eta toki hurbilenera, eta Udalak horretarako prestaturiko inguruneetara gidatuko dituzte animaliok.
- Hala eta guztiz ere, gorotzak espaloietan edo oinezkoak dabiltzan tokietan eginez gero, jabeak edo animalia daraman pertsonak horiek kentzeko erantzukizuna du. Gorotzak poltsa iragazgaitz eta itxietan sartu eta zakarrontzi edo Udal Zerbitzuek adieraziriko beste edukiontzi batzuetara, etxeko zaborra biltzeko poltsetara edo zuzenean estolderiaren isurbidera botako dira.
- Zakurren batek bide publikoa zikinduz gero, hiritarrek animaliaren jabe edo edukitzaileari, egindako kaltea berehala konpon dezala eskatzeko ahalmena dute”
- Neurri hauen eginbeharrak ez betetzeak dagozkion zehapen administratiboak sor ditzake, 30,05 €-tik 300,50 €-rainoko isuna hain zuzen ere, txakur jabeen gain izango delarik.
∞Lotura duten albistea: