Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da

elgoibarren.net 2012ko eka. 21a, 15:37

 
Martitzenean hasi zen Elgoibarko IV. Pintxo lehiaketa eta orain artekoan estimazio handia izan dute pintxoek. Gaur eta bihar ere izango da aukera pintxo lehiaketan parte hartu duten 21 tabernariek aurkeztu dituzten mokadutxo goxoak dastatzeko. (ondoan dituzue lehiaketara aurkeztutako 21 pintxoak)




Pintxo lehiaketaren ordutegia
  • Ekainaren 21ean (eguena) 19:00etatik 22:00etara.
  • Ekainaren 22an (barixakua) 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.
Hiru sari
  Elgoibarko Udalak antolatzen duen lehiaketan hiru sari banatuko dira: Elgoibarko pintxo onenaren saria, “Baserrikoa” pintxoaren saria eta, azkenik, herritarren saria; azken hau pintxoa dastatzen duen jendearen botuen bitartez aukeratuko da. Gainera, botua ematen duten guztien artean, Belaustegi Jatetxeak eskainitako dastaketa menu bat zotz egingo da. "Baserrikoa" pintxoaren saria irabazteko lehian sei taberna izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, herriko eta sasoiko produktuekin bakarrik egindako pintxoak aurkeztu dituzten taberna kopurua horixe baita. Bestalde, pintxo onenaren saria emango duen epaimahai teknikoak pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura; eta, originaltasuna baloratuko dituela aurreratu dute antolatzaileek. 1,10 euroan jarri dituzte salgai pintxoa.