•San Joan sua Mendaron
In Leike aisialdi taldeak antolatuta, San Joan bezpera eguna ospatuko dute Mendaron ere. 19:30ean umeentzako karaokea egingo dute, eta segidan, ogitartekoak banatuko dizkiete plazan biltzen diren umeei. 22:00ak aldera piztuko dute San
Joan sua Herriko Enparantzan, eta umeek suaren gainetik salto egiteko aukera izango dute. Elgoibarren ez dago San Joan suak pizteko lekurik izendatuta, baina Udaltzaingotik jakinarazitakoaren arabera, suak piztekotan, Maltzagarako bide gorria hasten den ingurune horretan piztuko dituzte. Iaz, Ubitarte Gain eta San Roke artean egin zituzten supazterrak.