San Pedro jaietako egitarauaren barruan (ikus ondoko taulan) sartu dute Motokros txapelketa, eta, ohi duten legez, frontoiaren atzeko aldeko berdegunean egingo dute proba.
10:30ean hasiko dira entrenamenduak, eta 11:30ean hasiko da txapelketa. 74 lagunek eman dute proban parte hartzeko izena. Sarrera doan izango da. Elgoibarko motozale talde gazte batek sortu du Offroad moto-kluba, eta aurrerantzean moto lasterketa gehiago antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute.