Ikasle ohi aipagarrienaren saria jaso duen Alvaro Blancok 1998-2000 urteetan egin zuen IMHn diseinuko goi-mailako zikloa, eta, egun, Azkoitiko Ibarmiako salmenta arloko zuzendaria da. IMHn ikasketak amaitu ostean, Geminisen egin zituen praktikak, eta, ondoren, Goratun egin zuen lan, Ibarmian hasi zen arte. Orain arteko ibilbidearen eta esperientzien berri eman die Blancok ikasketak amaitu berri dituzten IMHko ikasleei, diploma banaketa ekitaldia egin dute-eta IMH sariak banatu ostean. Carlos Crespo Eusko Jaurlaritzako Sailburuordeak, Elgoibarko Udaleko Ricardo Garate alkate ordeak, Josu Riezu AFMko zuzendaritzako kideak eta Javier Lopez IMHko zuzendariordeak hartu dute parte ekitaldian.
Ikasle aipagarriaren saria Ermuko Gorka Etxeberria Gorrotxategiri eman diote. Muntaiko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea da. Fabrikazio Mekanikoko ikasle aipagarria, bestalde, Azkoitiko Aritz Jauregi Gorrotxategi izendatu dute, eta ikasle elgoibartar aipagarrienaren saria Urtzi Etxabe Mujikari eman diote. Muntaiko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea da. Ikasle guztiek 8tik gorako batez besteko nota atera dute.