Agur San Joanei

elgoibarren.net 2012ko eka. 26a, 08:57

{vimeo}44662266{/vimeo}Herri bazkariarekin eta txokolatadarekin amaitu ziren atzo San Joan jaiak Altzolan. San Joan bezperan, zapatuan, ohitura zaharrak berritzeko eta udari ongietorria emateko hainbat lagun bildu ziren suaren bueltan Elgoibarren zein Mendaron. (argazkiak eta bideoa dauzka)

  DJ festarekin hasi zituzten altzolarrek San Joan festak barixakuan. Zapatuan, berriz, salbea egin ostean, eta usadio zaharrari jarraituz, San Joan arbola jarri zuten Karmen enparantzan. Enbor luzea aukeratu zuten auzotarrek eta, goiko bideoan ikus dezakezuen moduan, nahikoa lan izan zuten tente jartzeko. Pare bat alditan jausteko zorian ere egon zen, baina guztien laguntzaz lortu zuten zuzentzea. Dena dela, Arrasaten baino arazo gutxiago izan zuten Altzolan zuhaitza jartzerakoan, ikusi bestela zer gertatu zitzaien irudiotan.
  Zapatu iluntzean, berriz, San Joan suaren bueltan eman zitzaion ongietorria udari. Deba ibaian piztu zuten sua Altzolan, Herriko Enparantzan Mendaron eta Maltzagarako bide gorria hasten den inguruan Elgoibarren. Hainbat baserritan ere ikus zitezkeen suak.
San Joanetako Argazkiak: (guztiak Picasan)